INTECO
16/12/2010
Telekomunikazio Teknologien Institutu Nazionalak (INTECO) eta Asociación Española de Distribuidores y Editores de Software de Entretenimiento (aDeSe) adingabekoek bideojokoak erabiltzeari buruzko gurasoentzako gidaliburu praktikoa argitaratu dute. Gidaliburu honen helburua Espainiako gurasoek beraien seme-alaben joko elektronikoak mugatzeko orduan segurtasunarekin eta pribatutasunarekin lotuta dituzten gai nagusiak argitzea da.
Informazioaren Segurtasunerako Behatokia dibulgaziozko material hau sortu di eta eskuragarri dago bi erakundeetako webguneetan (www.inteco.es eta www.adese.es hurrenez hurren).
Gidaliburua, gurasoentzako eta tutoreentzako zuzenduta dago bereziki, baina bere eremua adingabeen garapen pertsonalean inplikatuta dauden hezitzaileak, industria eta botere publikoak bezalako taldeetara ere hedatzen da. Edukiari dagokionez, egungo entretenimendu digitalaren merkatuak duen egoera eta Espainiako adingabeek teknologia hauen erabiltzaile gisa non kokatzen diren aztertzen du, baita praktika hau arautzen duen esparru legala ere.
Azkenik, gozamen hau ez dago adingabeei, hauen urrakortasuna dela eta, eragin diezaioketen arriskuetatik salbuetsita. Hauen aurrean, aipatutako taldeentzako zenbait gomendio eskaintzen dira hiritar guztion aldetik erabilera segurua sustatuz.