INTECO
13/04/2011
Ezagutzaren gizartea dugun honetan, sare eta sistemetan burutzen diren aurrerakuntza teknologikoek informazioa edozein lekutan eta edozein unetan sortzea, kopiatzea, bidaltzea eta jasotzea ahalbidetzen dute. Alderdi horiek ezinbestekoak dira enpresak ongi funtzionatzeko eta informazioa erabakiak hartzeko orduan balio handiko aktibo bihurtzen dute.
Informazioaren bizi-zikloaren kudeaketa ezagutzeak eta informazio hori gordetzeko egitasmoen, arauek eta politikak zein datuen segurtasunekoak ezartzeak, informazioaren kontrol eta kudeaketa eraginkorra bermatzen du.
Hori dela eta, hainbat alderdi aztertzen ditu Informazioa segurtasunez gordetzeko eta ezabatzeko gidak: Enpresako informazioa zergatik kontrolatu, informazio hori ohiko gailuetan nola gordetzen den, zertan datza informazioa berreskuratzea galduz gero, eta zer egin behar den informazioa betirako ezabatu nahi izanez gero.
Gaztelaniaz eta ingelesez dago gida osoa eta haren laburpena katalanez, euskaraz, galizieraz eta valentzieraz ere badago.