INTECO
22/10/2010
Telekomunikazio Teknologien Institutu Nazionala (INTECO) eta Anova IT Consultingek NAN elektronikoa Interneten modu seguruan erabiltzeko Gida argitaratu dute, eta haren bitartez, NANaren bertsio elektronikoak administrazioko tramiteak zein komertzialak Internet bitartez egiteko duen funtzionaltasuna erakutsi nahi dute.
Bi erakunde horien orrietan, www.inteco.es eta www.anovagroup.es, ikus daitekeen dokumentuak NAN elektronikoa erabiltzeko gakoak ematen ditu eta Sarearen bitartez egiten diren erasoen aurrean duen babesa aztertzen du.
Azkenik, gidak sinadura elektronikoak edo dokumentuen ziurtapenak NANe bitartez erabiltzaileari nortasunaren bermea dakartela azaltzen du, segurtasuneko eta pribatutasuneko zenbait irizpide betetzen direlako.