INTECO
25/02/2011
2.0 Weba erabiltzaileei hainbat tresna eta plataforma (gizarte sareak, foruak, wikiak, etab.) eskaintzen dizkien Sareko komunikazio-eredu berri bat da, haiek edukiak sortu eta partekatzeko. Tresna horien funtzionaltasuna, dinamikotasuna eta erabilerraztasuna direla eta, tresna hauek azkar barneratu ditugu gure eguneroko bizitzan eta betiko beste hainbat komunikabideri gehitu zaizkie.
2.0 Webaren aurkezpen gida: kolaborazioko plataformetako segurtasun eta pribatutasun alderdiak delakoak kolaboraziorako dauden plataformei erreparatzen die eta haiek gizarte harremanetan, hezkuntzakoan edo profesionaletan duten betekizuna aztertzen ditu.
Dokumentu honek komunikatzeko bide horretan dauden arrisku nagusiak eta funtzionamenduan zein haren hedatzean dauden berezitasunak nabarmentzen ditu. Aldiz, bide horretan ekiteko gakoak ematen ditu, pribatutasuna eta segurtasuna zainduz, eta egile batek 2.0 Webean izan ditzaken betekizun desberdinak bereizten ditu.