INTECO
08/03/2011
Informazioko teknologien garapenak, erabiltzaileen arteko elkarreraginak eta mugikortasunak gehienbat, posible egin du geolokalizazioari zuzendutako tresnak eta aplikazioak garatzea. Gaur egun, erabiltzaileek haien bidaietan laguntzeko dituzte GPS gailuak edo unean bertan beste erabiltzaileei leku berezi bat gomendatzeko, haiek kokatzeko datu zehatzak ematen dituzten gizarte sareetako aplikazioak erabili ditzakete.
Geolokalizazioko tresnen segurtasunaren eta pribatutasunaren inguruk gidaren laburpena irakurlea eremu horretara hurbiltzeko argitaratu da: geolokalizazioa zer den, zein diren haren ezaugarriak, zein teknologia erabiltzen dituen eta haren erabilera eta aplikazio nagusiak zein diren.
Aurkezpen horren ondoren, gidak geoerreferentziako datuak sortzean, transmititzean eta jasotzean egon daitezkeen segurtasuneko eta pribatutasuneko arriskuak aztertzen dira. Azkenik, hainbat gomendio ematen dira tresna horiek konfiguratzeko, erabiltzaileak erabili ahal izango dituena lokalizazioarekin lotutako informazioa modu seguruan eta erantzukizunez erabiltzea ziurtatzeko.