INTECO
14/10/2011
Cloud computinga edo informatika "hoideian" Internet bidez baliabideak, softwarea eta datuak eskatutakoan eskaintzea ahalbidetzen duen proposamen teknologikoa edo eredua da. Eredu berri horren helburua da enpresa edo azken erabiltzailea xehetasun teknikoengatik ez kezkatzea eta edozein aplikazio erabili ahal izatea bere web arakatzailearekin.
Proposamen honek aukera apartak eskaintzen dizkie mota askotako erakundeei, bai inbertsioari dagokionez bai eskalako ekonomiei, deslokalizazioari, informaziora edozein lekutatik sartzeko aukerari, negozioaren jarraitutasunari, etab.
Enpresentzako gida: cloud computingaren segurtasuna eta pribatutasuna gidak hodeien mailak azaltzen dizkigu, zerbitzuak nola banatzen diren, erreferentziako lege-esparrua zein den, eta segurtasun eta pribatutasun inplikazio nagusiak sakonago jorratzen ditu, cloud computingeko zerbitzuen erabilera arrakastatsua izan dadin.
Azkenik, Gidak enpresa edo erakunde guztiek “Hodeira jauzia” egiteko jarraitu beharko dituzten urratsak laburbiltzen ditu.
Gaztelaniaz eta ingelesez dago gida osoa eta haren laburpena katalanez, euskaraz, galizieraz eta valentzieraz ere badago. Era berean, gidaren bideo-tutoriala Behatokiaren Multimedia atalean ikus daiteke.