INTECO
18/12/2009
INTECO Informazioaren Segurtasun Behatokiak jendaurrean jartzen ditu Espainiako etxeetako informazioaren segurtasunari eta e-konfiantzari buruzko azterlanaren bederatzigarren saioaren emaitzak, 2009ko 2. hiruhilekoari dagozkionak. Txostenaren argitalpenarekin, aldi baterako seriea eguneratu da 2009. urtearen erdira arte.
Beste behin, azterlanak Espainiako etxeetako egoeraren diagnostiko zehatza eskaintzen du informazioaren segurtasunari eta e-konfiantzari dagokienez: ekipamenduetan zein segurtasun tresna dauden instalatuta, zuhurtziazko zein ohitura dauden nabigazioan, malware-ak zein neurritan eragiten dien ordenagailuei eta Interneteko erabiltzaile espainiarrek zein eskari egiten dizkioten Administrazioari. Besteak beste, galdera horiei erantzun nahi die txostenak.
Azken helburua informazioaren segurtasunari eta e-konfiantzari loturiko adierazle eta politika publiko nagusien ezagutza eta jarraipena sustatzea da. Horrela, txostenak Administrazioak politika publikoak diseinatzeko eta gauzatzeko lagungarri izan nahi du, baita industriak eta erabiltzaileek beraiek neurriak hartzeko ere.