INTECO
04/02/2010
INTECO Informazioaren Segurtasun Behatokiak jendaurrean jartzen ditu Espainiako etxeetako informazioaren segurtasunari eta e-konfiantzari buruzko azterlanaren hamargarren saioaren emaitzak, 2009ko 3. hiruhilekoari dagozkionak.
Espainiako etxebizitzetako ekipamenduen malware maila minimo historikora iritsi da: 2009ko irailean, ordenagailuen % 56,2k kode kaltegarriren bat zuten. Panela osatzen duten 6.080 ekipamenduei 16.461 on line analisi egin ondoren lortutako emaitzak dira.
Txostenak Espainiako Internet erabiltzaileek erregistratutako segurtasun gertaeren arloan sakontzen du eta beren segurtasun egoera deskribatzen du. Halaber, Informazioaren Gizartearekiko konfiantza maila aztertzen du eta Administrazioari gehien eskatzen zaizkion neurriak identifikatzen ditu.
Txosten osoa eta aipamena gaztelaniaz daude erabilgarri. Azterlanaren laburpen exekutiboa ingelesez, katalanez, euskaraz eta galegoz dago erabilgarri.